Albisteak
Atzealdea

Osoko bilkura ospatuko da abenduaren 28an

19:00etan bilduko da Udalbatza Areto nagusian

2020·12·21


Abenduaren 28an, urteko azken osoko bilkura ospatuko du Udalbatzak. Bertan, bi gai nagusi landuko dira. Alde batetik, abenduaren 18an egin zen Ogasun eta Pertsonal Batzorde bereziaren irizpenen inguruko erabakien inguruan ebatziko da. Bestetik, abenduaren 2an ospatutako Hirigintza Batzordearen irizpenen inguruko erabakia izango da onargai.

Honakoak izango dira eguneko aztergaiak:

1) 2020ko abenduaren 18an ospaturiko Ogasun eta Pertsonal Batzorde bereziaren irizpenen inguruko erabakiak

- 2020eko Lanpostu Zerrenda eta plantilla organikoaren aldaketari hasierako onarpena ematea

- 2021eko Lanpostu Zerrenda eta plantilla organikoaren aldaketari hasierako onarpena ematea

- 2021 urteko aurrekontu exekuzio araua aldatzea

2) 2020ko abenduaren 2an ospaturiko Hirigintza Batzordearen irizpenen inguruko erabakiak

- Apatta Erreka industrialdeko 18.1 Ibarrako Terrenoak, azpieremuaren hiri antolamenduko plan bereziari behin betiko onarpena ematea (Ibarrako terrenoei dagozkien eremuan 2018WPOL0087)

- Gurutzeaga azpieremua urbanizatzeko jarduketa-programaren alegazioak erantzutea

- Gurutzeaga azpieremua urbanizatzeko jarduketa-programaren hasierako onarpena

3) EH Bilduk aurkezturiko adierazpen deklarazioa: azaroaren 25erako ereduzko erakunde adierazpena emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko eguna dela eta

4) EH Bilduk aurkezturiko adierazpen deklarazioa: 2020eko euskararen nazioarteko egunaren ingurukoa

5) EH Bilduk aurkezturiko adierazpen deklarazioa: Mendebaldeko Saharako su-etenaren amaieraren inguruan