Albisteak
Atzealdea
Osoko bilkura martxoaren 30an
Ostegunean burutuko da ohiko osoko bilkura
2017·03·28
Hilaren 30ean ospatuko den ohiko osoko bilkuran, besteak beste Ibarrako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren behin behineko onarpena egitea aurreikusten da. Bestetik, larriki gaixorik dauden presoen askatasuna eskatzeko Sareren mozioa eta arrazakeria eta xenofobiaren aurkako nazioarteko egunaren bueltan kokatutuako mozioa ere landuko dira plenoan eta baita Euskal Fondoak Ibarrako Udalbatzari aurkeztutako adierazpen instituzionala ere, Europako Justizia auzitegiak Mendebaldeko Saharari buruz emandako epai betetzearen gainean.