Eduki publikatzailea
Atzealdea

Nekazaritzako makineriaren aurtengo ikuskapen teknikoa Tolosaldean

Ikuskaritzako unitate mugikorra urrian eta azaroan instalatuko da Tolosaldeko herri ezberdinetan

2023·09·14


Tolosaldea Garatzenek gertuen duten puntura jotzea gomendatu die eskualdeko baserritarrei. Horretarako, txanda aurrez eskatzea beharrezkoa izango da, 943 62 63 00 zenbakira deituz (ondoren, 1 zenbakia markatu behar da).

Hauek dira Tolosalderako planifikatutako datak:

- Urriak 5: Tolosa.
- Urriak 6: Albiztur.
- Urriak 13: Asteasu.
- Urriak 18: Amezketa.
- Urriak 19: Alegia.
- Urriak 20: Anoeta.
- Urriak 25: Zizurkil.
- Urriak 26: Lizartza/Orexa.
- Urriak 27: Bidania-Goiatz.
- Azaroak 9: Berastegi.
- Azaroak 21: Berastegi.
- Azaroak 22: Belauntza.