Albisteak
Atzealdea

Nafarroara irteera antolatu du Bizi Nahi elkarteak

Txangoa azaroaren 20an izango da, eta izen-ematea azaroaren 8ko 11:00etatik aurrera egin beharko da.

2021·11·02


Azaroaren 20an (larunbata) Nafarroara irteera antolatu du Bizi Nahi elkarteak. Izen-ematea azaroaren 8ko 11:00etatik aurrera egin beharko da, haien bulegoan. 

Irteeraren egunean goizeko 09:00etan abiatuko dira, ohiko lekutik. Lehen geldialdia Burladan izango da, eta hamaiketakoa egingo dute. Horren ondoren, Oliten egingo dute bigarren geldialdia eta denbora librea utziko dute. Jarraian Villa de Castejonera joango dira eta han bazkalduko dute, zehazki, buffet zerbitzua. Arratsaldean, berriz, Iruñeko txokora joango dira. 

Txangoak 20 euroko prezioa izango du bazkideentzat; eta bazkide ez direnek, aldiz, 30 euro ordaindu beharko dituzte.