Albisteak
Atzealdea
Moriako pertsona errefuxiatuentzat janari bilketa asteburuan
Zaporeakek milaka errefuxiaturi ematen die egunero jaten
2020·09·24
Zaporeak taldea, Euskal Herritik Moriara joan da, bertan dauden errefuxiatuei janaria emateko egitasmoarekin. Egunero milaka pertson elikatzen dira, beraien lanari esker. Asteburu honetarako, janari bilketa antolatu dute eta Ibarran ere, larrialdi egoera honek eskatzen duen tamainako erantzuna emateko ahalegina egingo dugu. Behar dituzten janariak honakoak dira: arroza luzea, garbantzuak, dilistak, babarrunak, makarroiak, atuna eta sardinak latan, oliba olioa, espezieak (pipar betza eta txuria, kominoa, currya), esne ahutsa eta barrita energetikoak.
Ibarrako Udaletik, herritarrei euren elkartasuna adierazteko deia egiten diegu, guztiok aletxoa jarriz, pertsona askoren bizitzetan lagundu baitezakegu.