Albisteak
Atzealdea

Mintzalaguna egitasmoa martxan hasiko da

Mintza praktika egin nahi dutenei laguntzeko Bidelagunak ere beharko dira, beraz, animatu!

2019·10·30


Mintzalagun egitasmoa jarriko du martxan Ibarrako Udalak, Galtzauldirekin batera. Egitasmo honen bidez, euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten herritarrak bildu nahi dira. Euskara hobetzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko, ingurune euskalduna sortu, indartu eta zabaltzeko balioko du egitasmo honek. Horregatik, Bidelagunen figura garrantzitsua izango da, mintzapraktika egin nahi dutenei aukera eskaintzeko.

astean behin, ordubetez eta talde txikitan burutuko dira mintzapraktikak. Paseoan, kafetegian, parkean... Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi dutenak elkartuta, gainontzeko mintza-taldeekin koordinatuta. Ekintza osagarriak ere egingo dira, herriko gainontzeko mintzalagun taldeekin; irteerak, afariak, kirol ekintzak, mintza eguna...

Izen-ematea doakoa da eta ikasturte osoan egin daiteke. Izena emateko Udaleko Euskara Zerbitzuan egin daiteke (astelehenetik ostirarlea, 9:00-14:00), 943673827 telefonora deituta ere bai edota euskara@ibarra.eus-ra idatzita. Edota baita Kultur Etxean ere, bertako ordutegiaren barruan (10:30-13:00 astelehen goizetan itxita edo arratsaldez, 16:00-20:00 astelehen eta asteazkenetan 21:00ak arte).

Ikusi hemen informazio guztia eta izen emateko orria.