Eduki publikatzailea
Atzealdea Mintzalagun kanpaina aurkeztu da gaur Iruran
Badira hamaika arrazoi eta hamaika modu Mintzalagun izateko. Zein da zurea?
2023·09·12
Euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak ohiturarik ez dutenekin elkartzen dituzten egitasmoak dira. Lortzen ditugun onurak, euskaraz hitz egiteaz haratago, onura praktikoak, sozialak, emozionalak… dira.
Euskaraz egiteko ohitura duten lagunak, eta mintzapraktika egin nahi dutenak elkartzen ditu astean ordu betez euskaraz hitz egiteko.
Izen ematea doakoa da eta ikasturte osoan irekita dago. 2 modu daude:
• Zure udalean eta Galtzaundi euskara taldean (izen emate fitxa hemen)
• On-line: http://labur.eus/tolosaldea_mintzalaguna