Miarritzera irteera antolatu du 'Bizi Nahi' elkarteak
2022·06·29
Miarritzera irteera antolatu du 'Bizi Nahi' erretiratuen elkarteak. Uztailaren 16an egingo dute, eta izena emateko epea datorren astelehenean (uztailaren 4an) zabalduko da. Hilaren 16an, ohiko tokitik abiatuko dira, goizeko 09:00etan.
Plana honakoa izango da:
1. Geldialdia: Behobian, hankak luzatzeko.
2. Geldialdia: Miarritzen, denbora librearekin.
Jarraian, bazkaltzera Hondarribiako ‘Ardora’ jatetxera joango dira.
Menua
1. Entsalada errusiarra, barazki menestra edo patatak errioxar erara.
2. Saiheski errea, masail iberikoak edo bakailaoa pikillo kremarekin.
Postrea: tarta edo izozkia
Mahai-ardoa, sagardoa ura eta kafea barne.
Bazkaldu ondoren denbora librea izango dute Hondarribian, Txokora itzuli arte.
Izen-ematea zabalik uztailaren 4ko 11:00etatik aurrera.
Gehienezko edukiera: 60 toki.
Bazkideentzako prezioa: 20€
Bazkide ez direnentzako prezioa: 30€