Albisteak
Atzealdea

Maiatzaren amaieran erreka-bazterrak garbituko dituzte

Garbiketa-lanak egiteko boluntarioak behar dira; hilaren 28 eta 29 egunetan egingo da garbiketa.

2021·05·10


Maiatzaren 28an eta 29an erreka-bazterrak garbituko ditu Udalak, eta horretan laguntzeko izena eman dezakete boluntarioek. Duela aste batzuk errekako zaborrak jaso zituzten, eta, orain, bazterretako landaredia garbituko dute. Helburua da espezie inbasoreak kentzea eta bertako landareentzako ingurua garbitzea.  

Lan egiteko bi txanda izango dira: goizez eta arratsaldez. Boluntarioei asegurua egingo zaie eta, horretarako, aurrez eman beharko dituzte izen-abizenak, NA zenbakia eta harremanetarako telefono-zenbakia. Izen-ematea aurrez aurre edo telefonoz egin daiteke: udaletxera bertaratuz edo 943 67 11 38 deituz; kultur etxera joanez edo 943 67 03 99 deituz; edo udal-ordezkari batekin hitz eginez.