Albisteak
Atzealdea
Maiatzaren 12rako erromeria antolatu du Bizi-Nahi elkarteak
Gaur zabaldu da izena emateko epea.
2022·04·27
Urtero egiteko ohitura duen Izaskuneko erromeria maiatzaren 12an egingo du Bizi-Nahi elkarteak. Gaurtik aurrera zabalik dago izena emateko epea; bazkideek 25€ ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek, berriz, 35€.
Egitaraua honakoa izango da:
- 11:15ean autobusez irten Ibarratik (ohiko tokia).
- Behin Izaskunen, toka tirada emakumeentzat eta, ondoren, toka tirada gizonentzat.
- 13:00etan, meza, hildako bazkideen alde.
- 14:00etan, bazkaria Izaskun jatetxean.
- 17:00etatik 19:00etara, dantza.
- 19:00etan, jaia amaitu eta autobusa txokora joango da.