Albisteak
Atzealdea
Luzatu egin da kultur lantegietan izena emateko epea
Izatez urriaren 6an amaitu zen epea ikastaroetan izena emateko, baina taldea osatzeko ikasle-kopurua bildu ez dela-eta, bigarren deialdia egitea erabaki du udalak.
2021·10·14
Kultur lantegietan izena emateko epea urriaren 6an amaitu zen, eta hiru ikastarotan jendeak izena eman badu ere, taldea osatzeko gutxieneko ikasle-kopurua bildu ez denez, urriaren 29ra bitartean izena emateko bigarren deialdi bat zabaldu d du Udalak. Honako tailerretan izena emateko aukera luzatu da:
- Egur-taila: Astearte eta ostegunetan. 18:00etatik 20:00etara. Prezioa: 212,10 € (ikasturte osoa. Bi zatitan kobratuko da, azaroan 106,05 € eta martxoan beste 106,05 €). Iraupena: urria-ekaina
- Pintura: Astearte eta ostegunetan. 16:00etatik 18:00etara. Prezioa: 212,10 € (ikasturte osoa. Bi zatitan kobratuko da, azaroan 106,05 € eta martxoan beste 106,05 €). Iraupena: urria-ekaina
- Sabel-dantza: Asteazkenetan. 19:45etik 21:45era. Prezioa: 106,35 € (ikasturte osoa. Bi zatitan kobratuko da, azaroan 56,18 € eta martxoan beste 56,18 €). Iraupena: urria-ekaina
Ikastaroetan izena emateko aurreko prozedura bera jarraitu beharko da. Informazio gehiago jasotzeko egin klik hemen.