Eduki publikatzailea

Lotsa gainditu, akatsak egiteari beldurra kenduz

Mintzalaguna egitasmoan parte hartu nahi duten herritarrek egunotan eman beharko dute izena

2024·10·01


Ikasturte hasierarekin batera, Mintzalagun egitasmoaren izen emate kanpaina aurkeztu zuten Amasa-Villabonan. Asko dira euskarazko oinarri bat izan bai, baina praktikan jartzeko aukerarik ez dutenak. Beraz, partaideek, Mintzalagun taldeetan aurkitzen dute euskaraz lagun artean aritzeko aukera.

Irailean ikasturtea hastearekin batera, Mintzalagun talde berriak sortzen hasi ziren. Tolosan, Ibarran, Zizurkilen, Anoetan, Iruran eta Amasa-Villabonan. Badira taldeak dagoeneko, eta Bidelagunak eta Bidelariak eskualdeko herri gehiagotan elkartzea bukltzatu nahi da. Mintzalagunean, Bidelariak eta Bidelagunak astero elkartuko dira, eta astero izango dute elkarri zer kontatua, zertaz hitz egina, giro atseginean. Astean ordu betez, hizketaldi lasaian, Bidelagunek euskara praktikatzea dute helburu, lotsa gaindituz, akatsak egiteari beldurra kenduz, hizkuntza ohiturak aldatuz eta erabileran urratsak emanez. Bidelagunei, berriz, euskara praktikatu nahi duen bati laguntzearen pozak betetzen dio barrua, euskararen alde zerbaitetan ari dela ikustea, eta, gainera, ondo pasatzen ari dela.

Izena emateko lotura zuzena