Albisteak
Atzealdea

Lilatoira joateko doako autobusa antolatu du udalak

Izena emateko zerrendak eskuragarri daude Zubiaurre tabernan eta Uzturpe ikastolan.

2022·02·21


Lilatoira joateko autobusa antolatu du udalak martxoaren 6an (igandean). Ibarratik 09:00etan abiatuko da autobusa, Azkueko biribilgunetik; itzultzeko, berriz, Donostiako bus geltokitik (Renfe parekoa) irtengo da, 13:00etan. 

Autobusa doakoa izango da, eta izena emateko zerrendak dagoeneko eskuragarri daude Zubiaurre tabernan eta Uzturpe ikastolan.