Albisteak
Atzealdea

Liburutegia etxean

Liburuak etxeetara banatzeko boluntario taldea antolatu dugu

2020·04·24


Osasun larrialdiaren ondorioz, Ibarrako Udal Liburutegia erabiltzaileentzat itxita dago eta saiakera honen bidez, bertako liburuak ibartar guztien eskura jarri nahi ditugu. Momentu hauetan liburuak eta orokorrean kultura, oso lagungarriak izan daitezke. Ibarrako Udaletik boluntario sare bat antolatu da eta segurtasun neurri guztiak betez, banaketak jasotzeko aukera eskaini nahi diegu herritarrei.


Norbaitek libururen bat edo Udal Liburutegiko beste materialen bat (DVD, aldizkari...) etxean jaso nahi badu, jarri liburutegiarekin kontaktuan:

Deitu 943670399 telefono zenbakira (9:00etatik 14:00etara)

liburuzaina@ibarra.eus helbidera idatzi
688664781 whatsapp zenbakira idatzi

Liburuen aukeraketa egiteko, erabili Euskadiko Irakurle Publikoko Sarearen katalogo kolektiboa. Mailegu eskaerak ere egin ditzakezue.

Azkenik, norbaitek Udal Liburutegiko libururen bat bueltatu nahi badu, liburua etxera eramango dion boluntarioari eman eta honek liburutegira bueltatzeko aukera ere izango da.