Albisteak
Atzealdea

Liburuaren eguna 2020

Konfinamendu amaieran argazki erakusketa egingo da orain irakurtzen ateratako argazkiekin

2020·04·23


Urtero apirilaren 23an, Liburuaren nazioarteko eguna ospatzen da mundu osoan, egun horretan William Shakespeare eta Miguel de Cervantes idazte handiak hil baitziren.

 

Aurten, konfinamendu egoeran egongo gara, baina horrek ez du oztopoa izan behar gure liburu gogokoenez gozatzeko. Horregatik, Ibarrako udaletik honako erronka proposatu nahi dizuegu: gaur, zuen liburu gogokoenaren pasarte baten irakurketa egin iezaiezuela zuen etxekoei eta lagunei. Eta irakurketa horren argazki bat guri helaraztea, ondoren egoerak baimentzen duenean, erakusketa batean erakustea.

 

Argazki-erakusketa hori egin ahal izateko, zuen baimen idatzia beharko dugu. Horregatik, behin konfinamendua amaitutakoan, epe bat irekiko dugu (sare sozialen bidez jakinaraziko duguna) zuen baimen idatzi horiek jaso eta erakusketa antolatu ahal izateko. Erakusketan agertzeko baimena jaso ez dituzten argazkiak suntsitu egingo dira. Bien bitartean, argazki horiek giltzapean gordeko ditugu, udalak ez ditu erabiliko eta datu babes legeak ezartzen dituen tresna denak erabiliko dira argazki horiek babesteko.

 

Behin erakusketa amaitzen denean, argazki egileek beren argazkia jaso ahal izango dute eta 15 eguneko epean jasotzen ez diren argazkiak suntsitu egingo dira.

 

Anima zaitezkete, bihar, Liburuaren Nazioarteko Egunean zuen liburu gogokoenaren irakurketa saioa egiteaz eta guri helarazteaz! Horretarako, bidali argazkiak 688664781 telefonora whasapp bidez, guk telefono zenbaki eta orduaren arabera sailkatuko ditugu, gero hobeto identifikatu ahal izateko. Animatu zaitezte!