Albisteak
Atzealdea

Libarratoia antolatu du herriko Deabruak Kalera Asanblada Feministak

Egoera dela-eta, urteroko Lilatoia bakoitzak bakarka egitea proposatu dute.

2021·02·19


Libarratoia antolatu du Deabruak Kalera Asanblada Feministak. Lilatoiko antolakuntzak lasterketa bakarka egitea proposatu du eta iradokizun horri jarraiki antolatu du herriko asanblada feministak Libarratoia. 

Parte hartzen duen emakume bakoitzak bost kilometro egin beharko ditu martxoaren 5etik 8ra (bi egunak barne). Bi ibilbide prestatu dituzte: herri barrutik ibiltzeko bata; eta herritik ateratzeko eta "aldapak igotzeko", bestea. Bost kilometroen jarraipena egiteko mugikorreko aplikazio bat erabiliko dute. 

Izena-emateko jarraibideak hemen