Albisteak
Atzealdea

LH4. mailako ikasleek piperrak landatu dituzte herri-sarreran

Aurreko ostiralean landatu zituzten piperrak; joan den urtean ere egin zen ekimena, San Isidro egunaren harira.

2022·05·30


Udalaren ekimenez, aurten ere piperrak landatu dituzte herri-sarreran Uzturpe Ikastolako LH4. mailako ikasleek. Udaleko langileak eta ikasleak joan den ostiralean aritu ziren elkarlanean, eta aurreko urtearen moduan, aurten ere San Isidro egunaren harira landatu dituzte. 

Hemendik urrira bitarte hazten diren piperrak edonork hartu ahal izango ditu herri-sarrerako loretokietatik.