Albisteak
Atzealdea

LED argiteria jartzen jarraituko du Udalak

Kale argiztapenaz gain, udaletxeko argiteria ere aldatzen ari da Udala.

2021·03·16


Hainbat urte daramatza Ibarrako Udalak kale-argiterian LED teknologia jartzen. Joan den urtean Okobio 18, Julian Gaiarre 29 eta Euskal Herria 33 kaleetako argiteria aldatu zuen, eta aurten ere kale-argiteria aldatzen jarraituko du.

2020. urteko aldaketa horrekin, urtean, 6.120€ aurreztuko ditu Udalak energian. Kale-argiteria aldatzeaz gain, udaletxeko argiztapena ere LED argietara aldatzen ari da Udala. Igor Zapirain alkatearen hitzetan, beharrezkoa da aldaketa horiek egitea: "Garrantzitsua da honelako berrikuntzak egitea. LED argiak ekonomikoki errentagarriagoak izateaz gain, energia asko aurreztea ahalbidetzen digute. Arduraz jokatu behar dugu energiarekin; guztion betebeharra da ingurugiroa zaintzea ".