Lauburu Kirol Elkarteak herriko komertzioei laguntzeko kanpaina jarri du martxan
2020·05·12
Lauburu Kirol Elkarteak dioen moduan, herri txikietan komertzio txikia egotea ezinbestekoa da. Hurbila eta konfiatzazkoa. Tamalez, COVID-19 koronabirusarekin etorri den itxialdiak zuzen-zuzenean eragin die Ibarrako komertzio gehienei, erdiak baino gehiago itxita geratu baitira. Horregatik, Lauburu Areto Futbol klubetik ateratako elkartasun proiektu bat aurkeztu dute, herritarrak ere parte hartzera gonbidatuz.
Konfinamenduagatik ireki ezinik geratu diren Ibarrako ostalaritza eta komertzioei laguntzeko, diru-bilketa kanpaina bat hasi dute. Bilketa horren lehen pausoa Lauburuk emango du, Lauburu Eskolaren eta klubaren oinarria osatzen duten taldeen matrikularen %30a helburu horretara bideratuz. Izan ere, hasiera batean eta egungo egoera dela eta, familia eta kideei kopuru hori itzultzeko idea zuten baina, proposamen hau luzatu ondoren, uko egin nahi izan diote itzulpen hori jasotzeari; dirua kanpaina solidario honetara bideratzeko ideiarekin bat eginez.
HELBURUA:
- https://www.itsulapikoa.eus/eu/proiektuak/covid19-ibarrako-komertzio-txikiaren-aldeko-elkartasun-eta-laguntza-proiektua/ web orrian sartu eta kopurua aukeratuz
- Euskadiko Kutxako ES46 3035 0141 83 1410008604 kontu korronte zenbakian transferentzia bat eginez
- 690778656 telefono zenbakira BIZUM bat eginez