Eduki publikatzailea

Lauburu KE Ibarra - Wanapix AD Sala 10

Azken orduko ezustekoen ondorioz, Ibarrako Lauburu KE eta Wanapix AD sala 10 taldeen arteko kopako partida Urnietako kiroldegian jokatuko da urriaren 31an, asteartea.

2023·10·30


Zaletuek partidara joateko aukera izan dezaten, udalak bi autobus jarriko ditu euren esku. Doakoak izango dira, plazak bete arte. Irteera 19:00etan izango da Ibarrako udal kiroldegitik, eta itzulera partida amaitzean izango da.

Argazkia: Lauburu KE