Albisteak
Atzealdea

Landa eremuan ganadu zaintzarako boluntario sarea

Herrigunean egin bezala, landa eremurako ere laguntza taldea sortu nahi da

2020·03·31


COVID-19 birusarengatik jasaten ari garen larrialdi egoera honetan, herrian behar gehien dutenei laguntzeko boluntario talde bat osatu dugu herrigunean. 40 laguneko taldea ari da laguntza hori eskaintzen eta protokolo bat ere diseinatu zen, jarraibide moduan.

Orain, landa eremuan ere gauza bera egiteko asmoa zabaldu nahi da, bertan sortu daitezkeen gabeziei erantzuteko. Hau batez ere, baserritarren bat koronabirusarekin kutsatuko balitz, bere ganadua behar bezala zaindua egongo dela bermatzeko beharretik sortu den egitasmoa da.

Landa eremuan ganadua zaintzeko prestakuntza duten boluntario talde bat osatu nahi genuke, gaixotzen diren edo ezingo duten horien ganadua behar bezala zaindua egongo dela bermatzeko. Interesatuek ingurugiroa@ibarra.eus emailera idatzi dezakete euren burua boluntario gisa izen emateko edota 943671138 zenbakira deitu dezakete.

Modu berean, Covid 19 birusaren ondorioz berrogeialdian egon behar baduzu eta ezin bazara zure ustialekuko animaliez arduratu, jarri kontaktuan Ibarrako udalarekin.