Albisteak
Atzealdea
Kultura eta Gazteria arloko dirulaguntzen deialdia
Urte osorako edo ekintza puntualetarako eska daitezke diru-laguntzak
2019·05·28
Kultura eta Gazteria arloko norgehiagokako dirulaguntzen deialdia argitaratu berri da. Udalerrian kultura sustatzeko lan egiten duten elkarte eta eragileei zuzendutako diru-laguntzak dira eta bi modutakoak izan daitezke:
- Urte osoko programazioa egiteko diru-laguntza
- Ekintza puntual bat egiteko diru-laguntza
Ibarran egoitza edo ordezkaritza iraunkorra duten eta irabazi asmorik gabeko izaera duten pertsona fisiko edo juridikoak, publiko zein pribatuek egin dezakete diru laguntza hauen eskaera.