Kultur lantegietan izena emateko epea zabalik dago
2022·09·19
KULTUR LANTEGIAK IBARRAN
Ibarrako Udalak kultur etxean antolatzen dituen kultur ikastaroek ibilbide luzea dute. Aisialdian herritarrei diziplina artistiko ezberdinetan murgiltzeko aukera eskaintzeaz gain, kultur arloko ikastaroek ezagutza eta gaitasun ezberdinen garapena ahalbidetzen dute. Ikastaroak urriaren erdialdetik ekainaren erdialdera bitartean gauzatzen dira, eta ikasturtearen amaieran, lantegietan egindako lanekin osatutako erakusketa antolatzen da kultur etxean. Ikastaro gehienetan ez da aldez aurretiazko esperientziarik edota ezagutzarik behar; ikastea, jende berria ezagutzea eta aisialdi hezitzaileaz gozatzea gogoko baduzu, zure zain gaude! Animatu eta parte hartu!!!!
KULTUR LANTEGIAK 2022 - 2023 | |||||
LANTEGIA | ORDUTEGIA | EGUNA | IRAUPENA | PREZIOAK | |
SABEL DANTZA - sakontzea | 19:45 - 21:45 | ASTEARTEA | URRIA - EKAINA | 107,96€ | 1. lau hilabetea:53,98€ |
2. lau hilabetea:53,98€ | |||||
EHOZIRIAK, PATCHWORK, BAINIKAK... | 15:30 - 17:3017:30 - 19:30 | ASTEARTEA | URRIA - EKAINA | 107,96€ | 1. lau hilabetea:53,98€ |
2. lau hilabetea:53,98€ | |||||
ALTZARIAK BERRITZEA eta ALDATZEA | 18:00 - 20:00 | ASTELEHENA eta AZTEAZKENA | URRIA - EKAINA | 215,28€ | 1. lau hilabetea:107,64€ |
2. lau hilabetea:107,64€ | |||||
PINTURA | 16:00 - 18:00 | ASTEARTE eta OSTEGUNA | URRIA - EKAINA | 215,28€ | 1. lau hilabetea:107,64€ |
2. lau hilabetea:107,64€ | |||||
EGUR TAILA | 18:00 - 20:00 | ASTEARTE eta OSTEGUNA | URRIA - EKAINA | 215,28€ | 1. lau hilabetea:107,64€ |
2. lau hilabetea:107,64€ | |||||
ESKULANAK | 17:30 - 19:30 | ASTELEHENA eta ASTEAZKENA | URRIA - EKAINA | 215,28€ | 1. lau hilabetea:107,64€ |
2. lau hilabetea:107,64€ | |||||
TAI - CHI | 09:30 - 10:30 | ASTEARTEA eta OSTIRALA | URRIA - EKAINA | 107,96€ | 1. lau hilabetea:53,98€ |
2. lau hilabetea:53,98€ | |||||
DANTZA URBANOA | 19:30 - 20:30 | OSTEGUNA eta OSTIRALA | URRIA - EKAINA | 107,96€ | 1. lau hilabetea:53,98€ |
2. lau hilabetea:53,98€ |
MATRIKULAZIOA
1. Izena ematea: IRAILAK 19-30
1.1.- Izena ematea Ibarrako kultur etxean egingo da, dagokion matrikula orria bertan presentzialki izapidetu eta entregatu ondoren.
1.2.- Ikastaroetan parte hartzaile kopurua mugatua da. Aurreko ikasturteko ikasleek eta Ibarrakoak direnek lehentasuna izango dute matrikulazio lehenengo astean.
2. Parte hartzeko irizpideak
2.1.- Ikastaroetan parte hartzeko gutxieneko adina: 16 urte. Adin-azpikoek ikastaroetan parte hartzeko gurasoen baimena beharko dute.
2.2.- Ikasle guztiek beharrezko neurriak hartu beharko dituzte COVID-19 gaixotasuna hedatzeko arriskurik ez sortzeko, bai eta arrisku horiekiko esposizioa bera saihesteko ere. Agintariek eta Ibarrako Udalak ezarritako segurtasun eta higiene neurriak jarraitu beharko dira.
2.3.- Matrikularen zenbatekoan ez da ikastaroko materiala sartzen. Ikastaroan zehar behar izan daitezkeen materialak ikastaroko ikasleek eramango dituzte.
PREZIO PUBLIKOAK APLIKATZEKO ARAUAK
1. Inskribatutako pertsonek lauhilekoaren amaierara arte jarraitu beharko dute.
2. Kobrantza helbideratu egingo da, interesdunak emandako kontuan. — Lehen lauhilekoa: Ikastaroa amaitu eta 20 eguneko epean — Bigarren lauhilekoa: Ikastaroa amaitu eta 20 eguneko epean
3. Hobaria:
- Iraupen luzeko langabetuak (izena emateko epea amaitu bitartean, gutxienez 12 hilabete langabezian): Tasaren %50
- Gazte txartela: Tasaren %25
- Pertsona jubilatuak: Hobaria kalkulatzeko, aurreko ekitaldiko errentaren likidazio-oinarriari buruz erantsitako taula hartuko da kontuan, eta bizikidetza-unitatea hartuko da kontuan kalkulua egiteko.
Aurreko ekitaldiko zerga aitorpenarenoinarri likidagarria | Hobaria (%) |
30.000,01-35.000 | 25 % |
20.000,01-30.000 | 50 % |
15.000,01-20.000 | 80 % |
0-15.000> | 0 % |