Albisteak
Atzealdea
Kultur eta kirol ikastaro guztiak bertan behera
2. epealdiko kobraketak ez dira egingo eta eginak badaude, itzuli egingo dira
2020·04·07
Osasun larrialdiaren ondorioz, martxoaren 14tik aurrera kultur eta kirol ikastaroak bertan behera geratu ziren eta dagoeneko, alarma egoeraren eta ondoren sortuko den egoeraren izaera aurreikusiz, ikasturtea amaitutzat ematea erabaki da.
Hori dela eta, ikastaro desberdinengatiko ordainketak ere etetea erabaki da. Hala, ikastaroen 2. epealdiaren ordainketarik ez dute egin beharko erabiltzaileek eta kobraketa eginda badago, maiatzean itzuliko da 2. epealdi horri dagokion dirua.