Kultur astea egiten ari dira Uzturpe Ikastolan
2021·01·28
Uzturpe Ikastolan kultur-astea egiten ari dira. Hainbat ekimen antolatu dituzte, horien artean, online hitzaldiak, antzerkia eta argazki-erakusketa. Azken hori Kultur Etxeko areto nagusian ikusgai dago otsailaren 2ra arte, eta irudietan ikus daitezke ikasle-ohien zein gaur egungoen argazkiak.
Egitarauko azken ekintza igande honetan izango da: Itsaspetik azalera, azaletik plazara antzerkia. Izatez plazan egin behar zuten, baina, azkenean, Belabieta kiroldegian izango da. 17:00etan hasiko da saioa eta gonbidapenak banatuko dira aforoa dela-eta.
Gonbidapenak eskuratzeko, egin klik hemen.
Argazki erakusketaren ordutegiak:
- Goizez: 10:30 - 13:00 (Astelehen goiza itxita)
- Arratsaldez: 16:00 - 20:00 (Astelehenetan eta asteazkenetan 21:00ak arte)