Albisteak
Atzealdea

Koronabirusa dela eta Udalaren erabakiak

Atzo lan mahai bat antolatu zuen Udalak erabakiok hartzeko

2020·03·13


Atzoko egunean zehar Ibarrako Udalak lan-mahaia sortu zuen koronabirusaren inguruan hartu beharreko erabakiak lantzeko. Osasun Sailaren gomendioak jarraituz, COVID-19 delakoak sortutako epidemiari modu behartuan eusteko agertoki baterantz eboluzionatzea aurreikusi zen mahaian. Honela, zuhurtziaren printzipioaren baitan, honako neurriok hartu ditu Ibarrako Udalak. Neurri hauek 2020ko martxoaren 13tik aurrera egongo dira indarrean eta udalak beste erabakiren bat hartu arte mantenduko dira.

 

- Atzoko Ibarra Martxan adinekoen paseoa bertan behera utzi zen eta hala jarraituko du oraingoz. Bizi Nahi elkartea itxita dago, obrengatik.

​- Udalaren eraikinak erabilera publikorako itxita geratuko dira gaurtik aurrera eta ezingo da inongo jarduerarik egin bertan.

Kultur Etxea

Kiroldegia

Txontxo

Udalak eragileei lagatako lokal guztiak

- Udalak 2020ko martxoaren 17an antolaturiko 65 urtez gorako pertsonen bilera eta Euskal Herria kaleko 1-17 auzoetako bilerak bertan behera geldituko dira.

​- Udaletxeko zerbitzuak:

a. Harrera zerbitzua: COVID-19 garbitasun protokoloa jarraitu beharko da. Ordutegia 8:00etatik 14:00etara.

b. Gizarte zerbitzuak: telefono bidezko zerbitzua lehenetsiko da. Zerbitzua aurrez aurre eskaintzen den kausan COVID-19 garbitasun protokoloa jarraitu beharko da.

c. Udaletxeko gainontzeko sailak: telefono bidezko zerbitzua lehenetsiko dute. Zerbitzu presentziala Harrera zerbitzutik eskainiko da.

Ibarrako Udalak, herritarrei Osasun Sailaren gomendioak jarraitzeko eskatu nahi die eta arduraz joka dezatela.