Eduki publikatzailea

Atzealdea Kontsumo bulegoa Ibarrako Udaletxean

Bulegoaren jendaurreko eguna eta ordutegia, osteguna 09:00etatik 14:00etara da.

2024·06·20


Konturatu gara Ibarrako herritar askok ez dakitela Ibarran kontsumitzailearen bulegoa dagoela. Hori dela eta, udaletxean bulego hori dagoela jakinarazi nahi dugu. Bulego horren jendaurreko eguna eta ordutegia, osteguna 09:00etatik 14:00etara da.

3 alorretan sailka dezakegun bulego honen lana:

Informazioa
Kontsumitzaile eta erabiltzaileen zalantzak argitzen ditugu presentzialki  nahiz telematikoki –emailez eta telefonoz–.

Kontsumitzaileen Defentsa

Kontsumo alorreko erreklamazio, kexa eta salaketak bideratzen laguntzen dugu. Gatazkak konpontzeko bitartekaritza eta orientazio juridiko-legala ere ematen ditugu.

Formazioa
Dibulgazio lana egiten dugu, ikastaro eta hitzaldiak eskainiz, herritarrak informatzeko eta babesteko, produktu edo zerbitzuak eskuratzean kontzienteago izan daitezen.

​​​​​​​Udal zerbitzu publikoa eta doakoa da.