Albisteak
Atzealdea
Kontentzio-sarea jartzen aritu dira Euskal Herria kalearen gaineko magalean
Joan den urte amaieran harri bat erori zela-eta, lurrak egonkortzeko lanak egiten aritu dira.
2022·05·05
Joan den astean egonkortze-lanak egiten aritu ziren Euskal Herria kalearen gaineko mendi-magalean. Joan den urte amaieran harri bat erori zen inguru horretarik, eta lurrak egonkortzeko kontentzio-sarea jartzen aritu ziren.
Ibarrako Udalak elkarlanean egin ditu lanak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, lurren jabetza harena dela-eta.