Albisteak
Atzealdea
Kataluniarekin elkartasunez elkarretaratzea egin du Ibarrako Udalak
Langile, zinegotzi eta Alkateak bilkura egin dute gaur eguerdian
2019·10·18
Gaur eguerdian, Ibarrako Udaleko langile, Alkate eta zinegotzeiek elkarretaratzea egin dute Kataluniarekin elkartasunez, Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako buruzagi independentisten aurka emandako epai larriaren salaketa egiteko eta preso politikoen askatasuna eskatzeko.
Era berean, Ibarrako Udalak herritarrei deialdia luzatzen die antolatzen diren ekimen desberdinetan parte hartzera.