Albisteak
Atzealdea

Joan den ostiralean harrapatze bat gertatu zen, eta lekuko bila dabiltza

Informaziorik baldin baduzu, jarri harremanetan Udaltzaingoarekin edo Ertzaintzarekin.

2022·03·23


Joan den ostiralean (hilaren 18an) harrapatze bat izan zen Euskal Herria kaleko 46. zenbakiaren inguruan. Ezbeharra arratsaldeko bostak aldera gertatu zen, eta harrapatzea egin zuen autoak, gelditu ostean, alde egin zuen. 

Egilea identifikatzeko informazioa falta dutela-eta, norbait harrapatzearen lekuko izan bazen, edo haren inguruko informaziorik edukiko balu, harremanetan jartzeko eskatu dute Udaltzaingoarekin (943 69 73 24) edo Ertzaintzarekin (943 53 88 20).