Izena emateko aukera 'Bitartekari' irakurle-klubean
2022·06·22
Joan diren ikasturteetan Ibarrako udalak martxan izan du 'Bitartekari irakurle-kluba' eta 2022-2023 ikasturtera ere zabaldu nahi du.
Bitartekari kluba haur- eta gazte-literaturaz hausnartzeko eta gozatzeko helduen irakurketa-kluba da. Hamabostean behin elkartzen da (azken ikasturtean asteazkenetan bildu da, 18:00etatik 19:30etara) eta Imanol Merceroren laguntzarekin haurrengan eta gazteengan irakurzaletasuna nola sustatu hausnartu dute, literatura hori irakurriz eta ezagutuz.
Klubean parte hartu nahi izanez gero, ekainaren 30era arteko izen-emate epea zabalduko du Udalak. Izen emateko, ibarraeuskaraz@gmail.com helbidera idatzi beharko du interesatuak, izen-abizenak, e-posta bat eta telefonoarekin. Taldeak aurrera egiteko, ezinbestekoa izango da gutxienez 8 laguneko taldea sortzea.