Eduki publikatzailea

Izaskun auzoan jaian murgilduko dira hiru egunetan zehar

Maiatzaren 18an, larunbata, arratsaldeko 17.00etan emango zaie Izaskungo jaiei hasiera.

2024·05·09


Guztiaz gozatzera animatzen zaituztegu eta berdintasunean eta elkarrekiko errespetuan oinarritutako jaiak izatea espero dugu.

Maiatzak 18, larunbata.
Jaien hasiera
17:00: Toka txapelketa.
18:30: Sagardo-dastatzea.
18:30: Haur-jolasak.
19:00-21:00: Joxe Mendizabalekin erromeria.
23:00: DJ Mondongoren emanaldia.

Maiatzak 19, Igandea.
12:00: Herri-kirolak:
• Harri-jasotzaileak: Urdax Magunazelaia eta Haritz Aranguren
• Aizkolariak: Karmele Gisasola eta Ioritz Gisasola.
14:30: Herri bazkaria. Ondoren Jexux Mari Irazu eta Andoni Egaña bertsolarien emanaldia.
16:30: Potxin eta Patxin pailazoen “Giro tropikala” emanaldia.
19:00: Etxebarria aita-semea trikitilariak.    


Maiatzak 20, Astelehena.
10:00: Diana.
11:00: Meza Nagusia.
12:00: Hamaiketako herrikoia.
13:00: Bertso saioa: Sebastian Lizaso eta Anjelmari Peñagarikano. Gai-jartzaile: Joxe Ramon Aldasoro
17:30: Alurr dantza taldearen emanaldia.
Segidan: Haurrentzako gozokiak
18:30: Bertso saioa: Sebastian Lizaso eta Anjelmari Peñagarikano. Gai-jartzaile: Joxe Ramon Aldasoro
19:30: Erromeria Ostolaza eta Narbaiza trikitilarien eskutik eta jaien amaiera.