Albisteak
Atzealdea

Irisgarritasuna hobetzeko lanak, Euskal Herria kalean

Astelehenean hasi zituzten espaloiaren irisgarritasuna hobetzeko lanak Euskal Herria kaleko 35. zenbakian.

2021·09·30


Astelehenean hasi zituzten irisgarritasuna hobetzeko lanak Euskal Herria kaleko 35. zenbakiko espaloian (Laboral Kutxaren bulego parean). Gurpildun aulkian dagoen bizilagun batek eskatu zuen hobekuntza eta beharrezkoa zela ebatzita, lanak egitea erabaki zuen udalak.

Obraren helburua da Euskal Herria 37tik 35era igotzeko espaloiaren malda ahal den neurrian arintzea, eta goialdean espaloia zabaltzea. Edukiontzientzat gune mugatua utziko da eta behealdean ere espaloia aurreratu egingo da oinezkoak babesteko.

Lanek, guztira, 13.700 euroko kostua izango dute.