Albisteak
Atzealdea

Intzidentzia-tasak beherantz jarraitzen du

Eusko Jaurlaritzako datuen arabera, intzidentzia-tasa 557,36/100.000 da gaur.

2021·02·18


Ibarrak eremu laranjan jarraitzen du. Joan den astelehenetik ehun puntu baino gehiago jaitsi da herriko intzidentzia tasa: 100.000tik 696,70koa zen astelehenean eta gaur, ostera, 557,36koa da. Beste hainbeste egin du behera osasun-eremuko intzidentzia tasak ere: aste hasieran 483,89koa zen eta gaur, berriz, 369,29koa da. Lau kasu berri atzeman dituzte azken lau egunetan. 

Laburtuz, azken datuen arabera, herriko intzidentzia tasa 557,36koa da; azken zazpi egunetan bi positibo berri baino gehiago atzeman dituzte eta osasun-eremuaren intzidentzia tasa 369,29koa da. Hiru aldagai horien arabera, eremu laranjan jarraitzen du herriak. 

Udalak arauak errespetatzen eta arduraz jokatzen jarraitzeko deia egiten du.