Eduki publikatzailea

Ikastolako kanpo espazioa diseinatzen jarraitu nahi?

Zatoz azaroaren 28an, 18:00etan, kultur etxean egingo dugun bigarren batzarrera. Herritar guztiei, eta, bereziki, gurasoei eta zaintzaileei zuzendua izango da. Itzulpen zerbitzua (Telegram aplikazioaren bidez) eskainiko da batzarrak irauten duen bitartean.

2023·11·21


Uzturpe Ikastolako kanpo espazioa eraldatzeko diseinu parte hartzailearen bigarren batzarra izango da, herritar guztientzat irekia, eta bereziki gurasoei eta zaintzaileei zuzendua.
Lehen bileran, egungo jolastokiaren balorazioa eta duen funtzio sozial eta hezitzaileari buruzko hausnarketa izan genituen ardatz, eta, bigarren honetan, patioaren diseinu berrirako proposamenak jasotzea eta haurrekin egindako dinamiken ondorioak partekatzea izango da helburua.
Hori bai, lehen bilerara etorri ez izana ez da inolaz oztopo izango saioa jarraitzeko, udalaren asmoa guztion artean ideiak partekatzea baita, beraz, animatu!