Albisteak
Atzealdea

Erakusketa egin dute bost urtetik gorako haurren lanekin

Marce Tenak zuzendu du 'Marrazketa, pintura eta adierazpen artistikoa' tailerra eta bertako ikasleek egindako obrekin ondu dute erakusketa.

2021·09·16


Marce Tenak gidatu du 'Marrazketa, pintura eta adierazpen artistikoa' tailerra eta bertako ikasleek egindako lanekin osatu dute erakusketa. Mostraren bederatzigarren edizioa da aurtengoa, eta ohi bezala Ibarrako kultur etxean dago ikusgai. Joan den astelehenean zabaldu zuten eta ikusteko azken eguna irailaren 29a (asteazkena) izango da. 

Ordutegia

  • Goizez: 11:00 - 13:00 (astelehena izan ezik)
  • Arratsaldez: 16:00 - 20:00