Eduki publikatzailea

Atzealdea Idazketa tailerra jubilatuentzat

Joxemari Iturralde idazleak Ibarrako jubilatuei zuzendutako sormenezko idazketari buruzko ikastaro berri baten berri ematen dizuegu.

2024·09·06


Ikastaro honek 10 saio izango ditu, bakoitza 2 ordukoa (konfirmatzeko), eta bertan ariketa praktikoak eta nozio teoriko laburrak tartekatuko dira. Batez ere testu laburrak landuko dira.

Ikastaroak urritik apirilera/maiatza iraungo du eta saioak 3 astean behin izango dira, ostegun arratsaldeetan.

Tailer honetan 61 urtetik aurrerako jubilatuak bakarrik onartuko dira.

Izena emateko edota zalantzak argitzeko interesdunak 943 670 415 telefonora dei dezakezue. Animatu!