Albisteak
Atzealdea
Ibilgailu elektrikoentzat karga-puntuaren instalazioa

Instalazio publikoa ezartzen
2023·03·03
Gipuzkoako Foru Aldundiako (GFA) Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak ibilgailu elektrikoak kargatzeko instalazio publikoa ezartzen ari da Otarreaga 9 kaleko aparkalekuan, “Sobres Izalbe” enpresaren aurrealdean. Bide publikoan dago eta erabilera publikokoa izango da.
Auto elektrikoak kargatzeko plazaren kokapena
Instalazioak 22kW-ko karga-puntu bat izango du ibilgailu elektrikoentzat.
GFAk lanak gauzatzeko esleitu duen enpresak 2023ko otsailaren 13an hasi ditu obra zibileko lanak.