Eduki publikatzailea

Ibarran kardio-babesteko gakoa pertsonak izango gara

1
Ibarrako udalak proiektu soziosanitario, parte-hartzaile eta komunitario ilusionagarri bati ekin dio, non pertsonak izango garen proiektu honen ardatz.

2023·06·08


Udalarekin batera, Bexen Cardio enpresak proiektua gidatuko du, Ibarrak urtean 24 orduz 365 egun 6 desfibriladore (KDA) operatibo izan ditzan eta, horrez gain, formakuntza jasoko duen boluntarioen sare bat osatuko du, gerta daitezkeen gorabeheretan azkar eta modu koordinatuan erantzun ahal izateko.
Ibarrako kaleetan, 24 orduz erabilgarri eta erabilpen publikoko 6 desfibrilagailu instalatu dira.
Horregatik, udalak desfibriladoren eta bihotz-biriketako bizkortzean oinarritutako doako formazioak jarri ditu herritar guztion eskura.
Ikastaroek 3 ordu iraungo dute eta Ibarrako Txontxo Aretoan izango dira. Formazioen edukia, instalatuko diren desfibriladoreen erabileran eta bihotz-biriketako bizkortzearen aplikazioan oinarrituko da.
Herritar guztiek prestakuntzetara joateko aukera izan dezaten, formakuntza bat goizez eta beste bat arratsaldez eskainiko da.

Goizez:

Iraupena: 3h
Tokia: Txontxo Aretoa (3. gela)

Ordutegia: 09:00 - 12:00
Egunak: 2023/06/16 eta 2023/06/23

Arratsaldez / Por la tarde:

Iraupena: 3h
Tokia: Txontxo Aretoa (3. gela)
Ordutegia: 17:00 - 20:00

Egunak: 2023/06/15

Izen-ematea zabalik duzu! Ondoren aurkituko duzun helbidean duzu egiteko aukera
https://reanibex-training.web.app/courseRegistration/-NWrOu9ZA1oNFZBRf0yS

Gogoratu, PLAZA MUGATUAK DITUGU.

1