Eduki publikatzailea

Atzealdea Ibarran, babes publikoko 11 etxebizitza eta udal babes publiko tasatuko 7 etxebizitza esleitzeko prozesua laster hastera doa

Oraindik ez dago irekita zerrendak zozketatzeko eskaerak aurkezteko epea, Gabonen ondoren hasiko da. Ezingo da eskaerarik aurkeztu epea ireki arte. Etxebizitza horiek 2027an entregatuko dira, baina laster hasiko da eskabideak aurkezteko prozesua. Lehentasuna izango dute Ibarrarekin lotura duten pertsonek, erroldagatik edo bertan lan egiteagatik.

2024·12·04


1.1. Gurutzeaga etxebizitzen promozioan, Aype Zerbitzuak S.L. eraikitzen hasi den lursailean babes publiko orokorreko 11 etxebizitza eta udal mailan tasaturiko 7 etxebizitza esleitzeko daude.

Babes publikoko 18 etxebizitza horiek - garaje eta trastelekuak barne- jabetzan  esleitzeko prozesuari hasiera emateko, eta, batik bat , ibartarrek lehentasuna izan dezaten, Ibarrako udalak hitzarmena sinatu du  Aype Zerbitzuak S.L. sustatzailearekin.

Oinarriak eta eskabideak

Ibarrako udalak oinarriak onartu ditu eta Gabonak ondoren argitaratuko dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eskabideak aurkezteko 15 egun balioduneko epea. Epea azken egun balioduneko 14:00etan amaituko da.

Azken eguna jaieguna edo igandea baldin bada, epea hurrengo egun baliodunean amaituko da.  Dena den, deialdia argitaratzen denean udalak azken eguna zein den jasoko  du webgunean.

Eskabideak Ibarrako udalaren sarrera erregistro bidez aurkeztu beharko dira ,aurrez aurre edo  on line tramitazio bidez.   

Udal erregistroan  aurkezturiko eskaerak , udalerrian erroldatua izatearen edo egon izanaren baldintza Ibarrako udalak egiaztatu ondoren, Aype Zerbitzuak S.L.ren bulegoetara bidaliko dira,ondoren sustatzaileak azter ditzan eskabideen gainerako baldintzak.

Parte hartzeko baldintza orokorrak.

Laburbilduta,  honakoak dira ( Ikus  xehetasunak oinarrietan):

  • Etxebizitza premia izatea. Aurreko bi urteetan etxebizitzarik ez eduki izana bete behar da.
  • Baldintza ekonomikoak.  Urteko diru-sarrera haztatuen gutxieneko eta gehieneko mugak honako hauek izango dira:
  • Erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak erosteko: 12.000 eurotik 43.753,71 eurora.
  • Erregimen bereziko udal etxebizitza tasatuen onuradunen diru-sarrera haztatuak: 28.047,25 eurotik 65.630,56 eurora.

Lehentasuna ibartarrek.

Bestalde,  ibartarrek lehentasuna izateko baldintzak ere finkatu dira . Honako hauek izango dute lehentasuna:

  • Oinarriak argitaratzen diren unean Ibarran erroldatuta dauden pertsonak eta aurreko 2 urteetan erroldatuta etenik gabe egon direnak.
  • Oinarriak argitaratzen diren unean Ibarran erroldatuta ez dauden pertsonak , baina gutxienez etenik gabe 10 urtez erroldaturik egon direnak edo gutxienez etenekin edo aldizka 15 urtez egon direnak.
  • Azken 5 urteetan 3 urtez Ibarran lan egin duten eta egun lan kontratua indarrean duten pertsonek.

Zozketatuko diren etxebizitza mota eta kopurua kupoka.

Babes ofizialeko etxebizitzak

1. mota: desgaitasuna duten pertsonentzako egokituak. Kopurua: 1. Logela kopurua: 2

2. mota: gela bakarreko etxebizitzak. Kopurua: 2 unitate. (18-35 bitarteko gazteei zuzendurikoa)

3. mota: Bi logela dituzten etxebizitzak. Kopurua: 8.

Tasatutako etxebizitzak

1T. mota: Gela bateko etxebizitza. Kopurua: 1 unitate. (18-35 bitarteko gazteei zuzendurikoa)

2T. mota: Bi logela dituzten etxebizitzak Kopurua: 6 unitate.

Eskatzaileak automatikoki sartuko dira lehenengo nahiz bigarrengo motako kupoetako batean. Kupo orokorreko eskatzaileen zerrenda automatikoki osatuko dute kupo bereziren bateko zerrendetan sartu ez ziren pertsonek, bai eta kupo berezietan sartuta daudenek ere.

Oinarrietako baldintzak betez gero bi prozesuetan parte hartu ahal izango dute herritarrek, hau da, babesturiko erregimen orokorreko nahiz tasaturiko etxebizitzen esleipen prozesuetan.

Eskabidea egiteko eredua eta argibideak.

Oinarriak eta eskabidea egiteko eredua Ibarrako Udalaren webgunean eta AYPE  Zerbitzuak S.L.ren webgunean  jarriko dira eskura. Horrez gain, etxebizitzei buruzko informazioa edo argibideak nahi badituzu, ondorengo telefono zenbakira deitu edo honako posta elektronikoko helbidera idatz dezakezu.

943 653 546 / 943 653 721

aypezerbitzuak@gmail.com
​​​​​​​www.residencialgurutzeaga.com