Albisteak
Atzealdea

Ibarrako udalak bat egiten du Oinherri, herri-hezitzaileen sarearekin

Herri-hezitzaileen sarean sartu da Ibarrako udala.

2022·03·21


Aspaldi da Ibarrako udala herriko neska-mutilak erdigunera ekartzeko lanean hasi zela eta gaurkoan beste pausu bat gehiago eman du bide horretan Oinherriren herri hezitzaileen sarean sartuz.

Oinherri 2012an sortu zuten hezkuntzan eta umeen aisialdian aritzen diren hainbat elkartek, eta helburu du herri hezitzaileen filosofia txertatzea. Aurretik beste 28 udalerrik egin bezala, sare horretan sartzea erabaki du Ibarrako Udalak ere.

Herri hezitzaile izateak esan nahi du umeak eta nerabeak ere eskubide osoko pertsonatzat hartzea, eta, beraz, herrian parte hartzeko bideak zabaltzea. Horretarako laguntza emango du Oinherri elkarteak; besteak beste, formazioa eta aholkularitza emango dizkie udalari eta herriko eragileei.

Gaztezulorekin hasitako bidean beste pausu bat eman dugu herriko neska-mutilen garapenean.