Eduki publikatzailea
Atzealdea Ibarrako Udala eta Uzturpe Ikastolaren arteko UDAL FOROA egin da, Eskolako Agenda 2030 programaren baitan
2026·05·29

ESKOLAKO AGENDA 2030
2024-2025
2025-2026
2026ko maiatzaren 27an izan da Ibarrako Udalaren eta Uzturpe Ikastolaren arteko UDAL FOROA, Eskolako Agenda 2030 programari dagokiona.
Eskolako Agenda 2030 programarekin jasangarritasunerako bidea urratzeko prozesua abian jarri zen duela urte batzuk. Ikastetxeetarako ingurumen eta iraunkortasun hezkuntza programa bat izanik, eta ikasleak protagonista izanik, komunitate osoa inplikatzen du (familia, irakasleak eta udala) tokiko arazoak konpontzeko eta helburu jasangarriak lortzeko.
Eskolako Agenda 2030 proiektu hau, eskualde mailan modu koordinatuan egin ohi da, Tolosako eta Tolosaldeko ikastetxe ezberdinen parte-hartzearekin. Uzturpe Ikastolak ere bertan parte hartzen du.
Azken bi ikasturteotan MUGIKORTASUNA gaia landu dute eta GARAPEN JASANGARRIRAKO 11. HELBURUArekin bat egin dute:
11. HELBURUA: Hiri inklusiboago, seguruago, erresilienteago eta jasangarriagoak lortzea
• Hemendik 2030era, murriztea hirietako per capita ingurumen‐inpaktu negatiboa, eta arreta berezia eskaintzea airearen kalitateari eta udal‐hondakinen eta beste hondakin batzuen kudeaketari.
Uzturpe Ikastolako ikasleek, Ibarrako Udalaren babesarekin, mugikortasun jasangarria praktikan jarri dute. 2026ko maiatzaren 20an kalera atera dira bizikletarekin eta Ibarrako plazatik hasita hiru ibilbide egin dituzte Tolosako hiru puntu konkretuetara, bizikletarekin bidegorria jarraituz modu seguruan nola mugitu behar den ikusteko:
1. Ibarrako plazatik Tolosako Usabal Kiroldegira.
2. Ibarrako plazatik Tolosako Leidor Aretora.
3. Ibarrako plazatik Tolosako Gorriti plazara.
Ibarrako San Inazio kalea 7tik aurrera Tolosako Zumardi handiraino bidegorririk ez dagoenez, tarte horretan errepidetik joan behar izan dute bizikletarekin. Udala gabezia horren jakitun da, eta horregatik, urte honen amaieran gauzatuko du San Inazio 1 kalea berrurbanizatzeko proiektua Tolosako Udalarekin batera koordinatuta.
Berrurbanizazio lan honek, bidegorri bat izateko aukera ekarriko du.
