Albisteak
Atzealdea

Ibarrako Udal Liburutegia zabalik izango da astelehenetik aurrera

Mailegu eta itzultzeko zerbitzua bakarrik eskainiko da

2020·06·12


2020ko martxoaren 12an, Osasun Publikoko sailak COVID-19 egoera epidemiologikoaren inguruan emandako gomendioak aintzat hartuz Ibarrako udaleko Kultur Etxe eta Kiroldegi eraikin publikoak itxi egin ziren. Orain, deseskalatzeetan aurrera goazen honetan, Alkate Dekretuz ekainaren 15etik aurrera liburutegiaren irekiera onartu da, beti ere, 2020ko ekainaren 7ko, Eusko Jaurlaritzaren 13/2020 aginduak  jarraituz. Horregatik, mailegu eta itzultzeko zerbitzua bakarrik eskainiko da. 

Gainera, ondorengo baldintzak bete beharko dira:

- Zentrora maskararekin sartu beharko da, gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitu beharko dira eta segurtasun distantzia gorde beharko da.

- Erabiltzaileak banaka sartuko dira, menpekotasunen bat duten pertsonak izan ezik. 14 urtetik beherakoak familiako nagusi batekin etorriko dira, egoera hau mantendu bitartean.

- Mailegua aldez aurretik eskatuko da eta mailegatutakoa Kultur Etxeko sarreran jasoko da.

 

Liburuak eskatzeko:

Idatzi posta elektronikora (liburuzaina@ibarra.eus)

688664781 zenbakira whatsapp bidez eskatu

Katalogotik mailegu eskaerak eginez (https://www.katalogoak.euskadi.eus/katalogobateratua)

 

Zerbitzuaren ordutegia:

Deitu telefonoz (943670399)

Ekainak 15-19:

Goizez: 10:00-14:00

Arratsaldez: 17:00-19:00

Ekainak 22-uztailak 30:

Goizez: 09:30-14:00

Asteazkenetan: 09:30-16:00

 

Eraikinaren sarreran kaxa batzuk egongo dira liburuak, DVDak... itzultzeko, eta itzulitakoak koarentena pasa beharko dute.