Eduki publikatzailea

Atzealdea Ibarrako sokatira taldeko neskak mundialean

Astelehenean abiatu zen Taiwanera bidean Ibarrako emakumezkoen sokatira taldea, bertan Sokatirako Mundiala ospatuko da: 2026 Taipei World Indoor Tug of War Championships.

2026·03·12


Astelehenean abiatu zen Taiwanera bidean Ibarrako emakumezkoen sokatira taldea, bertan Sokatirako Mundiala ospatuko da: 2026 Taipei World Indoor Tug of War Championships.


Hasiera batean talde osoak parte hartu behar zuen, gizonezkoek ere bai, baina Ekialde Hurbileko gerrak eragindako arazoen ondorioz talde osoaren hegaldiak bertan behera geratu ziren.
Azkenean, erabaki gogorra hartu behar izan dute: emakumezkoen taldearen aldeko apustua egin, eta beraiek izango dira Ibarra eta Euskal Selekzioaren ordezkariak Taiwanen.
Txapelketa gaur hasi da. Gaur eta bihar Ibarraren izenean lehiatuko dute, 500 eta 540 kiloko kategorietan, hurrenez hurren. Larunbat eta igandean, berriz, Euskal Selekzioaren izenean arituko dira, 500 eta 540 kiloko kategorietan.


Esteka honetan txapelketa zuzenean jarraitzeko aukera izango duzue: https://www.youtube.com/watch?v=8aD4EjpXe-4&list=PLPjZKltyvUOcPAt0vBGIbWz4jURd8PiBf&index=1

Zorte on neskak!