Eduki publikatzailea

Atzealdea Ibarrako horma-irudia munduko onena izateko lehian

Nestor Otañok -Nexgraff- "top 50"-ean sartzea lortu du, Ibarrako Udalak agindutako obra batekin. Lehiaketa antolatzen duen orrialdean dago zabalik bozketa, eta epea urtarrilaren 31n itxiko da.

2024·01·12


Ibarrako sarreran dagoen horma irudia 2022ko abenduaren amaieran margotu zuen. Ibarrako Udalak, herriko merkataritza bultzatu eta indarteko jarri zuen martxa egitasmoa, eta 15 egunetan margotu zuten artelana. Bertan, biloba eta haren amona Ibarrako baratze batean lanean agertzen dira.

Lotura honetan duzue bozkatzeko aukera: https://streetartcities.com/awards/2023