Albisteak
Atzealdea

Ibarrako Festen inguruko hausnarketa bilera

Ekainaren 18an, osteguna, Festa Batzordearen bilkura telematikoa egingo da

2020·06·17


Deseskalada fasearen amaiera honetan, Ibarrako Festen inguruko hausnarketa egiteko asmoz, bihar osteguna, ekainak 18, iluntzeko 19:00etan Festa Batzordearen bilkura telematikoa egiteko deialdia luzatzen dugu.  

Jitsi aplikazioaren bidez egingo dugu (ez da beharrezkoa aplikazioa jaistea eta instalatzea), honako estekara joanda konektatu ahalko da:  https://meet.jit.si/IbarrakoFestaBatzordea

Parte hartu nahi duten eragile eta norbanakoek aldez aurretik kultura@ibarra.eus posta elektronikora edota 943670399 telefonora deitu beharko dute bilerarako pasahitza lortzeko.

Gaiaren garrantzia dela eta, Ibarrako Udalak herriko eragileei zein eta herritarrei oro har bileran parte hartzeko gonbita luzatzen du.