Eduki publikatzailea

Atzealdea Ibarrako 2030 agendarako ekintza-planari azken ekarpenak egiteko aukera

Eraiki dezaegun elkarrekin amesten dugun Ibarra!

2025·04·29


Ibarrako Udalak, Ibarrako 2030 Agendaren 2024-2030 Ekintza Plana egiteko konpromisoa hartuta "Ibarra Agenda 2030. Amesten dugun herria " deituriko prozesua abiarazi zuen 2024ko apirilean eta aurtengo otsaila bitartean horretan jardun da. Ekintza-plana diseinatzeko garaian, iazko udazkenean landutako diagnostikoa oinarritzat hartzeaz gain, Ibarrako sektore ezberdinen ordezkariekin parte-hartze saio ezberdinak garatu dira herriko sektore ezberdinekin. Horiek guztiek egindako ekarpenei eta udal mailan egindako lanketari esker, Ibarrako  Udalak 2030 urtera begirako ekintza-plana eskuartean du. 

"Ibarra Agenda 2030. Amesten dugun herria" prozesuko dokumentu ezberdinak hemen kontsulta ditzakezu: https://www.ibarra.eus/eu/agenda-20301 (udaletxera joan zaitezkete paperezko edukiak eskura izateko).

Zuen ekarpenak oraindik ere ezinbestekoak dira eta horretarako galdetegi bat prestatu dugu, herritar bezala Ibarrako etorkizunerako garrantzizkoak izan daitezkeen ekintzak proposatu ahal izateko. Galdetegia 5 minututan beteko duzu. Galdetegirako esteka: https://forms.gle/kycS7aqMoXfmEuua6

Eraiki dezagun elkarrekin amesten dugun IBARRA!