Albisteak
Atzealdea

Ibarrak bat egiten du MUGIMENT TXARTELArekin

Kiroldegietarako sarbideak bateratzeko sistema bateratu bat martxan jarri da

2023·03·07


Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko eta Gipuzkako Foru Aldundiekin batera, kiroldegietarako sarbideak bateratzeko sistema bateratu bat martxan jarri dute: Mugiment kirol txartela.

Txartel honen helburua da, nagusiki, kirola sustatzea eta herritarrei egindako kirol eskaintza handitzea, horretarako udal-instalazioen erabilera optimizatuz, horretarako, herritarren esku kiroldegi sare zabala utziz.

Mugiment txartela (Mugiment KTX) txartel birtual bat da, eta App baten bidez, aukera ematen die Mugiment KTX ekimenean parte hartzen duten udalerrietako instalazioetan abonatutako pertsonei parte hartzen duten gainerako udalerrietako instalazioak erabiltzeko.

Hau da, Ibarrako kiroldegian abonatutako ibartar batek mugimen ktx-en alta emanez gero, mugiment-sarearen barruan dauden kiroldegietako instalazioak erabili ahal izango ditu, izan Bilbon edo Larrabetzun.

Horretarako, ibartarrak txartel digitala eta NAN-a erakutsi beharko du sartu nahi duen kiroldegian. Bertako langileak sarbidea erregistratuko du web gune batean eta erabiltzailearen gailuan egiaztapen-kode bat sartuko du baimendua dagoela adierazteko.

Abonatuak ezingo ditu kiroldegi berriko instalazioak nahi bezala erabili, izan ere, udal bakoitzak erabakiko du zein zerbitzu, instalazio edo ikastaro irekitzen dien Mugiment Ktx egitasmoaren erabiltzaileei.

Beraz, Udalerri bakoitzeko abonatuak beste udalen kirol instalazioetara sartu ahalko dira, gastu gehigarririk gabe, udal bakoitzak ezarritako erabilgarritasunaren arabera.

Egitasmo honen atzean herri administrazioek herritarrentzako zerbitzuak eta baliabidea modu efizientean eskaintzea dago, betiere parte hartzearen, objektibotasunaren, gardentasunaren eta elkarlanaren printzipio pean.

Hauexek dira une honetan mugiment txartelaren barruan dauden udalerriak: Santurtzi, Portugalete, Ortuella, Trapagaran, Zierbena, Abanto-Zierbena, Sestao, Barakaldo, Muskiz, Arrasate, Bergara, Oñati, Amurrio, Laudio, Ugao-Miraballes, Bakio, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Bermeo, Erandio, Gernika, Lemoa, Sopela, Durango, Berriz, Elorrio, Sondika, Zamudio, Lekeitio, Mungia, Markina-Xemein, Mundaka, Ermua, Eibar, Soraluze, Elgoibar, Mutriku, Mendaro, Deba, Zumaia, Zestoa, Getaria, Zornotza, Bilbo, Azpeitia, Orio, Urduliz, Zumarraga, Derio, Legazpi, Abadiño, Larrabetzu, Getxo, Gorliz, Galdakao, Beasain, Ondarroa, Ordizia, Lezo, Orozko, Zalla, Gueñes, Igorre, Leioa, Balmaseda, Urretxu, Maruri, Urduña, Vitoria-Gasteiz, Iruña Oka, Ataun, Ezkio, Zegama, Segura, Agurain, Tolosa, Oiartzun, Ormaiztegi, Villabona, Errenteria, Idiazabal, Donostia, Galdames, Ibarra eta Pasaia.