Eduki publikatzailea
Atzealdea Ibarra agenda 2030. Amesten dugun herria
2025·01·17
Ibarrako udalerriak iraunkortasunarekin duen estrategia eta konpromisoa Tokiko Agenda 21en II. Ekintza Planean jasotzen da, 2014-2022 eperako zehaztu zena. Denbora horretan, eta 2023 bitartean, bertan jasotako ekintzak gauzatzen joan da Udala.
Ekintza plan horren indarraldia amaiturik, Ibarrako Udala AGENDA 2030 egitasmoan murgildu da. Eta, zer da Agenda 2030?
2015eko irailaren 25ean, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak aho batez onartu zuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda. Ekintza-plan unibertsal, integral eta eraldatzaile bat da, helburutzat duena giza garapena bultzatzea gizarte, ekonomia eta ingurumenaren alorretan. 2000-2015 garairako ezarritako Milurtekoko Garapen Helburuei egiten die jarraipena.
AGENDA 2030eko ekintza plan honetan 17 helburu markatu ziren. Euskal Herrian, ordea, helburu hauei bat gehitu zaie; 17+1 helburua, kultur eta hizkuntza aniztasuna biltzen duena.
Hauek dira Agenda 2030eko 17+1 Garapen Jasangarrien Helburuak (GJH):
Hau guztia kontuan hartuta, Ibarrako Udalak 2030 Agendaren 2024-2030 Ekintza Plana egiteko konpromisoa hartu du, "Ibarra Agenda 2030. Amesten dugun herria" deituriko prozesuaren barnean".
Proiektuaren lehen fasea abiatuta, herriaren azterketa egin da. Azterketa horretatik helburu jasangarriak lortzeko helburuarekin, Ibarrarentzat ibilbide-orri bateratu bat eskaini nahi da, herriko eragile guztien adostasuna izango duena.
Honela, Udalak, 2025eko urtarrilaren 23an, osteguna, 18:30ean Kultur Aretoan diagnostikoaren emaitzak aurkeztuko ditu. Bilera irekia izango da, 2030era begirako ikuspegia lantzeko eta lan-ildo nagusiak zehazteko helburuarekin.
Bilera honetan jasoko diren herritarren ekarpenak beharrezkoak izango dira 2030erako plangintza osatzeko, Ibarrako errealitatera egokituko den plangintza hain zuzen.