Albisteak
Atzealdea

Ibarra oraindik eremu laranjan

Udalak arduraz jokatzen jarraitzeko dei egiten du.

2021·02·11


Eusko Jaurlaritzako datuen arabera, herriko intzidentzia-tasa 100.000tik 696,70koa da gaur eta, guztira, sei kasu berri atzeman dituzte azken hiru egunetan. 

Azken zazpi egunetan bi kasu berri baino gehiago atzeman dituzte, baina osasun eremuko intzidentzia-tasa 471,16koa da. Aldagai horien arabera, eremu laranjan jarraitzen du Ibarrak. 

Bestalde, gaur ziren hastekoak Tolosako Inauteriak, baina Covid-19agatik sortutako egoera dela medio, bertan behera geratuko dira; horrela izango zela jakinarazi zuen bertako Udalak duela hainbat aste. Ibarrako Udalak Tolosako deiarekin bat egin eta herritarrei osasun-neurriak errespetatzea zein Tolosara ez joatea gogorarazi nahi die, besteak beste, udalerrien itxiera perimetrala indarrean baitago oraindik.